Ruiz de Larramendi eta Lerena-Sarasa, Goñi txapelketako finalera pasa dira
Finalerdietako bigarren jardunaldia asteazkenean jokatuko da. Aristi, Alberdiren aurka arituko da eta Prado eta Arratibel, Arrieta eta Garmendiaren aurkaAsteazkenean Goñiren oroimenezko pilota txapelketaren finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zute...
Finalerdietako bigarren jardunaldia asteazkenean jokatuko da. Aristi, Alberdiren aurka arituko da eta Prado eta Arratibel, Arrieta eta Garmendiaren aurka
Asteazkenean Goñiren oroimenezko pilota txapelketaren finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zuten. Lau t’erdian, Ruiz de Larramendi lazkaotarrak Osari irabazi zion. Bikoteka, Lerena eta Sarasak, Azketa beasaindarrari eta Arangureni irabazi zieten.Lerena errioxarrak eta Sarasa nafarrak oso maldan gora izan zuten partida, urdinak 10-15 eta 14-17 aurreratu baitziren. Lehia orekatua eta borrokatua izan zen, baina hutsak izan ziren nagusi. Gorriek 13 akats egin zituzten eta galdu egingo zutela zirudien, baina azken txanpan Lerenak bere joko onena atera zuen. Azketa beasaindarrak partida txukuna egin zuen. Arangurenek goitik behera egin zuen, baina pilotari handia izan daitekeela erakutsi zuen.
Lau t’erdikoan, Ruiz de Larramendi bere potentziari esker nagusitu zen. 22 eta 11 irabazi zuen. Tantorik politenak Osa andoaindarrak egin zituen, baina ez zen arerioaren kolpe indartsuari aurre egiteko gai izan.