Ataunen ekingo dio gaur aurtengo Ekozinemaldiak
Lau emanaldi antolatu dituzte ostirala bitarte, Ordizian, Ataunen eta Zaldibian. Ingurumen arloan dauden kezkak arrazoi hartuta hasi zen EkozinemaldiaGaur hasi eta ostirala arte luzatuko da 2018ko Ekozinemaldia Goierrin. Ekologistak Martxan taldeak ant...
Lau emanaldi antolatu dituzte ostirala bitarte, Ordizian, Ataunen eta Zaldibian. Ingurumen arloan dauden kezkak arrazoi hartuta hasi zen Ekozinemaldia
Gaur hasi eta ostirala arte luzatuko da 2018ko Ekozinemaldia Goierrin. Ekologistak Martxan taldeak antolatutako ekimena da eta Goierriko Baratza eta Landarlan Ingurumen Elkartearen laguntza ere izan dute. Ordizian, Ataunen eta Zaldibian egingo dituzte aurtengo emanaldiak.Orain dela 13 urte ekin zioten Ekozinemaldiari, «gure planetaren ingurumen arloko egoerarekin kezkatuta», Goierriko Baratzako Txisku Masidek argitu duenez.
Lau emanaldi
Aurtengo edizioak, ohi baino emanaldi gehiago izango ditu. Aurrekoetan hiru egin izan dituzte, baina aurtengoan lau izango dira Goierrin egingo diren saioak.
Lehenenengo emanaldia, gaur izango da, Ataunen. Desierto liquido dokumentala ikusteko aukera egongo da San Gregorioko Elkargunean, 19:00etan hasita. Dokumental horrek, gehiegizko arrantzak sor ditzazken arazoei buruz hitz egiten du.
Bihar, Ordizian. El viaje de Unai ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da. Mundu osoan zazpi animalia enblematiko topatzeko helburuarekin aita-seme batzuk egindako bidaia azaltzen du.
Ostegunean berriz, Zaldibiaren txanda izango da. Hija de la laguna dokumentalak Perun kokatutako istorio bat kontatzen du. Meatzaritzako proiektu batekin lotuta komunitate indigenek egindako borroka erakusten du hain zuzen ere.
Ostiralean, hilak 23, Ordiziako Herrikon itxiko da Ekozinemaldia. El otro lado de la tecnologia dokumentala Afrikan kokatzen da, Ghanan. Garatutako herrialdeetatik iritsitako gailu elektroniko erabilezin askoren azken helmuga eta mundu osoan kutsadura handiena duen tokietako bat da Ghana.
Gainera, Tipi-tapa bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz! bideoa ikusi ahal izango da saio guztietan.