Dendak zabaltzeko edo berritzeko diru laguntzak Lazkaon
Merkataritza eta ostalaritza sustapenerako diru laguntzen oinarriak onartu ditu Lazkaoko Udalak. 2018an denda edo taberna berria irekitzen dutenek, edo lehendik martxan daukatena berritzen edo modernizatzen dutenek jasoko dute laguntza. Jarduera Ekonom...
Irekitzeagatik 250 euro, egokitzea 1.000
Lokal berria zabaltzeagatik, 250 euroko laguntza finkoa emango du udalak. Lokalak egokitzeagatik, berriz, gehienez 1.000 euro (justifikatutako gastuaren %12).
Hirugarren urtez eskaini du laguntza-ildo hori Lazkaoko Udalak. 2016an eta 2017an guztira 21 negoziok jaso zuten laguntza, eta denera 11.000 euro banatu dira.