Gizarte zerbitzuen alorreko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik
Gizarte zerbitzuek kudeatzen dituzten diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago apirilaren 4a arte. Hainbat dira arloak hartzen dituen laguntzak eta eskatzeko epea berbera da denentzat.Diru laguntza eska dezakete Legazpin euren jarduera gizarte zerbit...
Diru laguntza eska dezakete Legazpin euren jarduera gizarte zerbitzuen eremuan garatuko duten elkarteek. Nazioarteko lankidetzarako diru laguntzak ere gizarte zerbitzuen bitartez eskatu daitezke. Udal tasak eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzen eskaera egin daiteke; hala nola, etxerako ur hornidura, zabor bilketa, ohiko etxebizitzaren Ondasun Higiezinen Zerga, eta Bikuña kiroldegia eta udal euskaltegiaren matrikula ordaintzeko diru laguntzena.
Droga mendekotasunen eta bestelako mendekotasun psikologikoen tratamendurako nahiz nerabeen arrisku egoerak konpontzeko Norbera programan parte hartzen ari diren legazpiarrek ere garraiorako diru laguntzak eskatu ditzakete. Informazio gehiagorako udalaren webgunera jo daiteke.