Ikasturtean egindako proiektuak erakutsi dituzte Goierri Azokan
ORDIZIA // Goierri azoka egin zuten ostiral goizean Ordiziako Goierri Campuseko ikasleek. Batxilergo teknologikoko eta erdi mailako eta goi mailako zikloetako ikasleek ikasturtea hasi zenetik landutako proiektuak erakutsi zituzten. 18 taldek aurkeztu z...
ORDIZIA // Goierri azoka egin zuten ostiral goizean Ordiziako Goierri Campuseko ikasleek. Batxilergo teknologikoko eta erdi mailako eta goi mailako zikloetako ikasleek ikasturtea hasi zenetik landutako proiektuak erakutsi zituzten. 18 taldek aurkeztu zituzten egindako lanak. Iazko ikasturtean antolatu zuten lehenengo aldiz Goierri Azoka eta iaz izandako harrera onaren aurrean, aurten ere egitea erabaki dute.