Irakurle taldeak bi saio egingo ditu gaur eta bihar
ZUMARRAGA // Irakurle taldeak bi saio egingo ditu gaur eta bihar. Biak 19:00etan izango dira, Zelai Arizti kultur etxean. Gaur Garazi Kamio idazlearen Beste norbaiten zapatak liburuari buruz hitz egingo dute. Bihar, berriz, Luis Garde idazle iruindarra...
ZUMARRAGA // Irakurle taldeak bi saio egingo ditu gaur eta bihar. Biak 19:00etan izango dira, Zelai Arizti kultur etxean. Gaur Garazi Kamio idazlearen Beste norbaiten zapatak liburuari buruz hitz egingo dute. Bihar, berriz, Luis Garde idazle iruindarraren Ehiztariaren isilaldia liburua izango dute hizpide. Idazleak saio horretan parte hartuko du. Gardek Euskadi Saria irabazi zuen 2016an liburu honengatik.