Idiazabal gazta Europako gazten azokan izan da
Igandean amaitu zen European Cheese Route Elkartearen batzar nagusia Villa de Moya herrian (Kanaria Handiko iparraldean) eta han elkartu ziren alkate, aditu, teknikari eta Espainia, Portugal eta Italiako artzain ugari. Bertan, ahaleginak batu zituzten ...
Ioritz Imaz Idiazabalgo alkatea eta European Cheese Route elkarteko presidenteak, «topaketaren maila gainditzea zaila» izango dela azpimarratzeaz gain, uhartean ezagutu zituzten proiektu eta ekimenak beste lurraldeetan egin beharko liratekeela aipatu zuen. Azken finean, horrelako topaketetan jasotzen dituzten esperientzia eta ezagutzak beste udalerri batzuetan aplikatzeaz gain, amankomunean dituzten arazoak konpontzeko proiektuak aurrera ateratzea da elkarte honen helburua.
Mahai gainean jarritako ekimenen artean honako hau azpimarratu zuen Idiazabalgo alkateak: «Kolektiboaren barne estruktura indartzea, eta gaztagi-leak kolaboratzaile moduan hartu eta egiten dutenaren onuradun beraiek izanik, gaztandegiak bisitatzeko esperientzia turismo proiektu modura garatzea».
Martxoaren 17an ospatu zen Europar Gaztaren Azokan 40 postu baino gehiagok parte hartu zuten. Azokan aurkeztu ziren gazten artean Idiazabalgoak ere bazeuden.