Irrintzi Alai taldeak bi emanaldi egingo ditu egunotan
LEGORRETA // Irrintzi Alai dantza taldeak emanaldia egingo du bihar, ostirala 19:00etan eta etzi, larunbata, 18:00etan, Herri Antzokian. Sorpresaz beteriko emanaldia izango da. Sarrerak salgai daude kultur etxean eta Ezkizun, 5 euroan.