Irteera egingo dute igandean Mendizale Elkarteko kideek
ORDIZIA // Irteera antolatu dute iganderako, hilak 25, Ordiziako Mendizaleek. Kostalde ingurura egingo dute; Manterola, Laurgain, Pagoeta, Olarteta eta Agorregi igaroko dituzte. 08:00etan aterako dira ohiko tokitik.