Robotika ikastaroko sorkuntzak bihar erakutsiko dituzte
LAZKAO // Udalak antolatutako robotika ikastaroa bihar bukatuko da, Lazkaon. 9 urtetik 14ra bitarteko 24 lagun aritu dira, hilabeteak iraun duen kurtsoan. Haurrak teknologia arloan sartzea zuen helburu, robotikaren bidez matematika, zientziak eta tekn...
LAZKAO // Udalak antolatutako robotika ikastaroa bihar bukatuko da, Lazkaon. 9 urtetik 14ra bitarteko 24 lagun aritu dira, hilabeteak iraun duen kurtsoan. Haurrak teknologia arloan sartzea zuen helburu, robotikaren bidez matematika, zientziak eta teknologia lantzeko. Ikastaroan landu eta prestatu dituzten gailuekin erakusketa atondu dute; bihar 17:00etatik 19:00etara ikusi ahalko da, kultur aretoan.