Azoka berezien giroa nabari da Ordizian
Ardiak, postuak, gazta usaina… azoka berezien giroa nabari da goizetik Ordiziako kaleetan. Artzain Eguna ospatuko dute gaur, eta artzain nahiz artisauak hasi dira beraien tokia hartzen. Egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko; unerik berezienak ordea, artaldeak herrigunetik pasako diren garaia (11:00etan) eta gazta berria ebakitzeko ekitaldia (11:15ean) izango dira.