Ganbotik jauzi eginda hegan
Negu gogorra izan da aurtengoa eta ez du hegaldietarako aukera handirik eman. Baina Imanol Urrestarazu ez da geldirik egotekoa, eta tarteren bat bilatu orduko abiatzen da mendian gora, parapentea bizkarrean hartuta. Oraingoan, Ganbo tontorrera (1.413 m) igo eta handik egin du salto, hegaldian zehar, Aralar elurtuaren irudi ederrak hartuz.