Gipuzkoarrak nagusi GRAVNI txapelketako bosgarren jardunaldian
Gipuzkoako eta Iparradeko taldeek GRAVNI pilota txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan eta gipuzkoarrak nabarmen nagusitu ziren, 3-0 irabazita.Mailaka, ondorengoak izan ziren emaitzak: 22 urtez az...
Mailaka, ondorengoak izan ziren emaitzak: 22 urtez azpikoan, Egigurenek 22-10 irabazi zion Etchegarayri; kategoria berean baina binaka, Elola-Arangurenek 22-4 irabazi zieten Mendy-Mendyri. Nagusien mailan, berriz, Arrieta-Lizeagak 22-8 irabazi zioten Lafittee eta Mendyk osatutako bikoteari.
Hilaren 21ean jokatuko da hurrengo kanporaketa Idiazabalen.