Goya pintorearen erakusketa berezia ikusteko irteera
Goya margolariaren inguruko erakusketa zabala antolatu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Iganderako autobusa antolatu dute; izena, aurrez eman behar daZerainek lotura estua du Goya margolariarekin, Aragoikoa bazen ere, bere arbasoak Zeraingo Mantxola ba...
Goya margolariaren inguruko erakusketa zabala antolatu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Iganderako autobusa antolatu dute; izena, aurrez eman behar da
Zerainek lotura estua du Goya margolariarekin, Aragoikoa bazen ere, bere arbasoak Zeraingo Mantxola baserrikoak baitziren. Lotura horren erakusgarri da Zerainlabek astebururako antolatu duen irteera. Bilboko Arte Ederren Museoak antolatu duen Goya y la corte ilustrada erakusketa ikustera joango baitira.Madrildik kanpo Goyaren lanekin osatu duten erakusketarik handiena izango da Bilbokoa. Zeraindarrek ez dute aukera hori galdu nahi, eta autobusa antolatu dute iganderako. 09:00etan abiatuko da plazatik. 10:15ean iritsiko dira Bilbora, eta museoko arduradunek harrera egingo diete. Ondoren bisita gidatua izango dute, eta 13:00etarako itzuliko dira Zerainera.
Izena aurrez emanda
Izena ostiralerako eman behar da, Mandion edo Ostatuan. Autobusa eta museoko sarrera ordaintzeko, helduek 15 euro jarri beharko dituzte, eta gaztetxoek (12-18) 5 euro; haurrentzako bidaia doan izango da.