Leharrei mendi lasterketan parte hartzeko deia
Larunbat honetan jokatuko dute Leharrei Mendi Lasterketaren 3. edizioa Gabirian. Goizeko 09:30ean hasita, 24 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izena emateko epea pasa den astean ixtekoak baziren ere, oraindik tokiak badaudela eta, zabaltzea erabaki dute. Kirolprobak.com helbidean apuntatu daiteke, tokiak bete arte.
Inguruko herrietako korrikalariak lasterketan parte hartzera animatzeko asmoarekin, hainbat gabiriarrek bideo hau osatu dute.