Beasaini buruzko aipamen historikoak aztergai
Herri baten historia, bere sorrera agiriak baino lehenago hasten da maiz. Horretarako, dokumentu historikoetara jotzen dute adituek. Beasaingo Paperak argitalpenerako lan bat egiten ari zirela, Mikel Dorronsorok, Martin Garciak eta Joseba Alonsok 1211....
Aurkikuntza horren berri eman eta Beasaini buruzko aipamen historikoen inguruan azalpen gehiago emateko, hiru historialariek solasaldia egingo dute gaur. Lemniskatak antolatutako Made in Goierri zikloaren barruan izango da, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Hitzaldira joaten direnei, dokumentu historiko horren kopia bana emango diete.
Aipatutako agiria, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian aurkitu zuten. Iratxeko monastegitik ekarritako dokumentu bat da, latinez idatzia. Eneco de Ipuza (Gipuzkoaren zati bat izendatzeko erabiltzen zen) delako batek 1211. urtean Iratxeko monastegiari egindako donazio bat da; bertan, Imas (Imaz) eta Gudubarreta (sic) lursailak aipatzen dira. Gudugarreta bezala idatzita berriz, 1440. urtean aipatzen da lehenengo aldiz.