Gabirian argitaratu dute 'Makilari' aldizkariaren 29. zenbakia
Herritarrek idatzi eta udalaren Kultura Batzordeak argitaratzen duen Makilari herri aldizkariaren 2018ko zenbakia kalean da, 29.a guztira. Martxoaren 23an iritsi zen inprentatik, eta lehengo astean banatu zuten etxerik etxe zozkeretako komisionatuek. U...
Elkarrizketek aparteko garrantzia dute. Araiz izenpean, bitxiak egiten dituzten Lierni eta Amaia Aranburu elkarrizketatu dituzte. Bestetik, ekainetik Gabiriako mediku den Xabi Epaizabal beasaindarraren testigantza jaso dute, kontsultari, osasunari eta herritarrei buruz. Gabirian jaio eta kanpoan bizi diren hiru lagunen berri jaso dute, baita Uemaren esperientziaz Itsasondoko eta Araizko iritzia ere.
Jesus Mari Deba odolkigile aztiriarra, gazteek festetan jartzen duten txosnaren historia, perretxikoak, eta gabiriar berriei buruzko erreportajeak ere badira.
Argazkien jolasa
Lehiaketa bat ere badakar. Hiru argazkitako iturriek zer izen duten jakin behar da. Ekainaren 23rako bidali behar dira erantzunak udaletxera. Saritzat Ostatuan bi afari zotz egingo dute.