Euskaraldiaren aurkezpen bilera egingo dute Legazpin

Datorren asteartean izango da, kultur etxean, 19:00etan

Legazpiko_kaleakLegazpin, datorren apirilaren 17an, asteartean Euskarak 365 egun dinamikaren baitako lehenengo aurkezpena egingo dute kultur etxean. Euskal Herri mailan gauzatuko den ekimena da eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailak zein Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako dinamika da. Euskaraldiaren helburua euskaltzaleak aktibatzea da eta horretarako 11 egun euskaraz ekimena burutuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, Euskararen Egunera arte.

Hamaika egun horietan 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtuko dira eta fruiturik emango badu ekimenak, aurretik urtean zehar egingo den lanketari esker izango da.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend