Kirol eguna da gaur Legazpin Haztegi ikastolaren ekimenez

IMG_3749 copia

IMG_3754 copiaLegazpiko Euskal Herria plazan ez ohiko kirolak ezagutzeko aukera dago gaur goiz eta arratsaldez Haztegi Ikastolak antolatutako jardunaldiari esker. Monozikloa, eskalada edo slackline deiturikoa dira egitarauan jasotako kirolak.

IMG_3756 copiaKirol jardunaldi hau Haztegi ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da. Ikasturte hasieratik dabiltz ikastolakoak ospakizunetan murgilduta. Gaurko hitzordu honen ondoren, bihar mendi ibilaldia egingo dute (Haztegi-Zatui-Saletxe-Mirandaola), eta hurrengo larunbaterako, hilak 21, rock kontzertua dago iragarrita. Kontzertua Haztegiko patioan egingo da 22:00etan hasita, eta Esne Beltza, Willis Drummond eta John Dealer & The Coconuts taldeek parte hartuko dute. Sarrerak aurrez eros daitezke 10 euroan ikastolan bertan eta herriko hainbat tokitan, baita egunean bertan ere, 14 euroan.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend