'Desprintzesatzea' tailerra hasiko du ostegunean Oriako Lamiak taldeak
Irantzu Varela kazetariak eta militante feministak Desprintzesatzeari buruzko tailerra egingo du hilaren 19an hasi eta ekainaren 7ra arte, ostegunetan, 18:30etik 20:30era, udaletxeko batzar aretoan. Ondorengo gaiak landuko dituzte: emakumeei inposat...
Irantzu Varela kazetari eta militante feministak Desprintzesatzeari buruzko tailerra egingo du hilaren 19an hasi eta ekainaren 7ra arte, ostegunetan, 18:30etik 20:30era, udaletxeko batzar aretoan. Ondorengo gaiak landuko dituzte: emakumeei inposatutako irudizko edertasuna, maitasun erromantikoa eraikitzen, lanaren banaketa sexista, eta desio eta sexualitatearekiko harremana. Izen emateko, 686 246 190 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidali behar da
oriakolamiak@gmail.com helbidera.