Ekainaren 2ko Aizkorriko Birako marrazki lehiaketa martxan da

2002an hasita, bi urtean behin, Tomas Salazar Aizkorriko Bira antolatzen du Aizkorri mendizale elkarteak. Bederatzigarrena izango da aurtengoa, eta ekainaren 2an egingo da. Aurten, lehenengo aldiz, larunbatean izango da eta Euskal Herriko iraupen luzeko zirkuituan sartu dute berriro ere. Beasaindik Aizkorrira arteko 52 kilometroko joan-etorria egin beharko dute ibiltariek. www.zirkuitua.com webgunean eman daiteke izena.

Gazteek ere badute aukera Aizkorriko Biran parte hartzeko: batetik, Gazteen Biran parte hartuz (ia 17 kilometro) edo II. Marrazki lehiaketan parte hartuz. Marrazki lehiaketa bi mailatan banatu dute: A Saila, 7-11 urte bitartekoentzat, eta B Saila, 12-16 urte bitartekoentzat. Mendia eta mendizaletasuna izango da gaia. Pertsona bakoitzeko marrazki bakarra aurkeztu ahal izango da. Lanak ez du izen-abizenik eramango, zenbaki bat baizik; ikastetxeetan jakinaraziko da zenbakia. Marrazkiak maiatzaren 2rako bukatu beharko dira. Sail bakoitzeko hiru saritu egongo dira eta guztiek mendiarekin zerikusia duen saria jasoko dute. Sari-emate ekitaldia ekainaren 2an egingo da, 13:00etan, Aizkorrira Begira frogaren helmugan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend