Euskaraldia prestatzeko herri batzarra Zelai Arizti kultur etxean, bihar
Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia dinamika proposatu dute. Helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz dinamika gauzatuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egun horiek fruiturik emango badute,...
Egitasmo horren helburua euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea da.
Bi rol
Parte hartzaileek bi rol izango dituzte aukeran. Ahobiziak euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo dieten lagunak dira. Baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere.
Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.