Gaur aurkeztuko dute kultur etxean '11 egun euskaraz' dinamika
Euskaraldiaren lehenengo aurkezpena egingo dute gaur, Legazpiko Kultur Etxean, 19:00etan. Hain justu, 11 egun euskaraz dinamikaren berri emango dute.Euskaraldia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako di...
Euskaraldia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako dinamika da. Helburua euskaltzaleak aktibatzea da, eta horretarako, 11 egun euskaraz egitasmoa gauzatuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, Euskararen Egunera arte, alegia.
Aurkezpen irekia
Hamaika egun horietan 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarrimotz bihurtuko dira. Dinamikak fruiturik emango badu, herritarren parte hartzeagatik izango da eta hemendik eta azarora arte herriz herri egingo diren lanketengatik.
Gaurko aurkezpen bilera irekia da eta ahalik eta legazpiar gehien bertaratzea nahi dute antolatzaileek. Izan ere, diotenez, «ekimena egingo bada, guztiok elkarrekin egingo dugu».