Udaleko gizarte zerbitzuak ezagutzeko beste bi bilera
Otsailan eta martxoan udaleko ongizate sailak bilerak egin ditu adineko pertsonekin eta beraien familiartekoekin, udalak eskaintzen dituen gizarte zerbitzuak ezagutzera emateko. 15 bileretan 129 lagunek hartu dute parte; euskarazko bileretan 29k eta ga...
Dena den, udaletxera gerturatu ezin diren adinekoentzat etxera bisita egitea ere posible da zerbitzuen inguruan hitz egiteko. Hori nahi dutenek ongizate sailera deitu beharko dute. Deialdi horietara joan ezin eta interesa dutenek, ongizatera deitu dezakete eta egun bat adostu.
Udalak emandako datuen arabera, orain arteko bileretan jende gehiena etxe tutelatuak eta Aranealde elkarteko tailerrak ikustera joan da. Tele alarma jartzera ere animatu dira. Era berean, gizarte zerbitzuei buruzko iritzia bildu eta orohar, «pertzepzio oso ona dute jasotzen dituzten laguntzen inguruan».