Xabier Mendigurenek ‘Zu entzuteko gaude’ liburua argitaratu du

Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarrak liburu berria kaleratu du Elkar argitaletxearekin: Zu entzuteko gaude. Hiru ipuinez osaturiko triptikoa da, egungo gizartea astintzen duten hainbat gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera… «Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, ahopeko aitortzak, isilpeko minak».

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend