Zegamako Dantzari Txiki egunak 135 gaztetxo bildu ditu
ZEGAMA // Tobera Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egin zuten igandean Zegaman. Bertako dantzariez gain, Lazkaoko Oin Arin eta Beasaingo Aurtzaka taldeetakoak ere izan ziren, eta guztira, 135 bat dantzari eta musikari bildu ziren. Egurald...
ZEGAMA // Tobera Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egin zuten igandean Zegaman. Bertako dantzariez gain, Lazkaoko Oin Arin eta Beasaingo Aurtzaka taldeetakoak ere izan ziren, eta guztira, 135 bat dantzari eta musikari bildu ziren. Eguraldia portatu zen, eta hamaiketakoaren ondoren, kalejiran eta dantza saioak eginez zeharkatu zuten herria, trikitilariekin eta txistulariekin batera.