Berrogei lagunetik gora ibiliko dira bihar lanean Haztegi ikastolako patio inguruan. Goizean muntaketa lanak egingo dituzten boluntarioak eta txosna txandetan parte hartuko dutenen batuketaren emaitza da. Haztegi ikastolaren 50. urteurrena dela eta bih...
Willis Drummond talde baionarra, orain, hiruko formatoan.
Berrogei lagunetik gora ibiliko dira bihar lanean Haztegi ikastolako patio inguruan. Goizean muntaketa lanak egingo dituzten boluntarioak eta txosna txandetan parte hartuko dutenen batuketaren emaitza da. Haztegi ikastolaren 50. urteurrena dela eta bihar 22:00etatik aurrera izango den rock kontzerturako plangintza da.
Kontzertuan parte hartuko duten taldeak hiru dira eta honako hurrenkeran irtengo dira oholtzara: John Dealer and The Coconuts (Legazpi), Esne Beltza (Hernani) eta Willis Drummond (Baiona).
Kontzertua hasi aurretik batukada taldeak girotuko ditu Legazpiko kaleak eta 21:00etatik aurrera batukada jotzaileak Haztegiko patioan izango dira.
Kontzertu gunean salgai jarriko dituzte Haztegiren 50. urtemugagatik atera dituzten arropak eta osagarriak.
Sarrerak salgai egongo dira gunean bertan, 14 euroan. Alain Narbona kontzertua antolatzen aritu den lantaldeko kideak esan duenez, «eguraldi onaren iragarpena betez gero, kontzertua are gehiago gozatuko dugu».
Etxeko taldea
John Dealer and The Coconuts Legazpiko taldeak ez du aspaldian kontzerturik egin. Izan ere, disko berrian lanean ari dira. Biharko emanaldia eta gero, hainbat kontzertu egingo dituzte legazpiarrek, tartean, Non Servium taldearekin eskainiko dutena.
Biharko kontzertua Haztegi Ikastolak urteurrenaren bueltan antolatuko duen ekitaldirik nabarmenenetako bat da. Aurretik argazki erakusketa egin dute, ondoren etorriko dira mahai inguruak eta bazkaria.