Gaur, Ander Letamendia eta etzi Tolosako txistulariak
'Gure zortzikoa' hitzaldia egingo du ormaiztegiar medikuak eta musikariak Igartzan. Igandeko kontzertua dohainik daLemniskata elkarteak eta Igartza Musikak elkarlanean antolatu dituzte gaurko eta igandeko ekitaldiak. Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregia...
‘Gure zortzikoa’ hitzaldia egingo du ormaiztegiar medikuak eta musikariak Igartzan. Igandeko kontzertua dohainik da
Lemniskata elkarteak eta Igartza Musikak elkarlanean antolatu dituzte gaurko eta igandeko ekitaldiak. Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian Made in Goierri, Etorkizuna sortzen zikloaren barruan, Ander Letamendia ormaiztegiarrak Gure zortzikoa hitzaldia eskainiko du. Ander Letamendia medikua da ofizioz, eta txistularia afizioz. Lemniskataren arabera, txistulari, musikari, dantzari eta Tolosako Santa Maria Parrokiako Musika Kaperako zuzendaria, erabat lotuta dago zortzikoaren erritmora, mendeetan zehar abesti, dantza eta bertso metrika forma hartu duen erritmo honetara. «Zortzikoa, euskal musikaren ezaugarririk nagusienetakoa dena, tempoan oinarritzen da bereziki. Sorreran bertsoetako melodia eta kantuak idazteko erabiltzen bazen ere, konpas mota bat bihurtzera iritsi da, 5/8 izeneko erritmoa».Igandean, kontzertua
Igandean, berriz, 19:00etan, Igartzako jauregian, Tolosako udal txistulari bandak kontzertua eskainiko du, Iñaki Letamendiak zuzenduta. Letamendiarekin batera, Xabier Zelaia, Jose Luis Azkue, Jon Garmendia, Juan Jose Agirre eta Jesus Mari Garmendia ariko dira. Ohi bezala, dohainik da kontzertua.