Zaldibiako Lardizabal eskolako komunitateak sinadura bilketa egingo du EAEko eskolaren kalitatea bermatzeko eskaera egiteko. Herri ekimena da, eta zaldibiar guztiei dei egin diete sinadura eman dezaten. Gaur, 08:45-09:15 bitartean eskola atarian, eta 1...
Lardizabal herri eskolan “hezkuntza eta irakaskuntza duinaren eta publikoaren alde” egindako elkarretaratzea.
Zaldibiako Lardizabal eskolako komunitateak sinadura bilketa egingo du EAEko eskolaren kalitatea bermatzeko eskaera egiteko. Herri ekimena da, eta zaldibiar guztiei dei egin diete sinadura eman dezaten. Gaur, 08:45-09:15 bitartean eskola atarian, eta 18:30-20:00etan plazan egongo dira; asteartean eskola atarian (08:45-09:15 eta 15:45-16:15 tarteetan). Interneten ere eman liteke babesa (
ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp).
«Euskal hezkuntza sisteman kohesioa eta berdintasuna» hobetzeko proposamena Eusko Legebiltzarrera eraman nahi dute, herritarren sinadurek hauspotuta. Eskola bateratzailearen edo inklusiboaren aldarrikapena da.
Hiru eskakizun nagusi
Euskadiko hezkuntza sistemaren «ardatz» Euskal Eskola Publikoak izan behar duela defendituko dute, eskaeran. Eskola-segregazio egoerari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko ere eskatuko diote administrazoari. Bestetik, eskola publikoari eragiten ari zaizkion murrizketa-politika amaitzeko galdegingo dute.