Urdangarinekin eta Zubeldiarekin bertso afaria gaur Ataunen
ATAUN // Ataun San Martingo Oargi-Troskaeta elkartean bertso-afaria izango da, gaur, Torto gazte asanbladak antolatuta. Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra ariko dira. Afaria 20:30ean hasiko da (aurrez txartelak erosi behar ziren), e...
ATAUN // Ataun San Martingo Oargi-Troskaeta elkartean bertso-afaria izango da, gaur, Torto gazte asanbladak antolatuta. Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra ariko dira. Afaria 20:30ean hasiko da (aurrez txartelak erosi behar ziren), eta ondoren izango da saioa. Trikitilariek ere joko dute. Herritar guztientzat irekia izango da bertso saioa.