Gure Esku Dago-ren egoitzan eman daiteke Giza Katerako izena
Astearteetan eta ostegunetan egongo dira Aizkorri kaleko lokalean
Aizkorri kalean ireki dute Gure Esku Dago Legazpiko taldearen egoitza, kalearen 12. atarian. Ekainaren 10eko Giza Katean pare hartu nahi duten legazpiarrek hara jo beharko dute datozen egunetan.
Izena ematera joateko ordutegiak eta egunak zehaztu dituzte. Hain justu, astearteetan eta ostegunetan –bihar– 18:00etatik 20:00etara jasoko dituzte izenak.
Ekainaren 10ean legazpiarren tokia zein izango den badakite jada, Araban egongo da, Zuia eta Zigoitia bitartean.
Legazpiko plataformako kideek Santikutz jaietarako ekintza bereziak antolatu dituzte, hala nola, musika kontzertua eta burruntzi eran prestatutako pintxo banaketa.