Nerea Garmendia beasaindarra eta Jon Plazaola urretxuarra.
Laugarren denboraldia indarrean hasi du Antena 3 telebista kateko
Allí abajo telesailak. Jakina da protagonista nagusia, Jon Plazaola urretxuarra dena,
Iñaki pertsonaiaren rolean. Iaz, beste goierritar bat batu zitzaion telesailari, Nerea Garmendia beasaindarra,
Gotzone lankidearen papelean.
Aitziber Garmendia zaldibiarra, ‘Allí abajo’ telesaileko eskena batean.
Aurten berriz, hirugarren bat gehitu zaie, Aitziber Garmendia zaldibiarra. Lehendik ere egina zen agerraldiren bat telesail horretan, baina orain bere pertsonaiak beste pisu bat hartuko du, Iñakirekin ateratzen hasiko baita.
Atzokoa izan zen hiru pertsonaiak batera agertu ziren aurreneko kapitulua. Audientzia datuak ere onak izan dira: Espainia osoan gehien ikusitako programa izan baitzen, 2.467.000 ikus-entzulerekin.