CAFeko Enpresa Batzordeak manifestazioa deitu du ostiralerako
Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko M.M.A., S.C.P., T.N.M. eta T.A.G. langileen heriotzaren aurrean, CAFeko Enpresa Batzordeak manifestazioa antolatu du ostiralerako, 09:00etan CAFeko sarrera nagusitik abiatuta, Beasaingo kaleak zeharkatuko...
Enpresa Batzordearen esanetan, «Beasaingo lantegian dagoeneko 35 langile dira, beraien lanpostuetan amiantoa erabiltzearen ondorioz hildakoak eta beraien heriotza amiantoa manipulatzeak eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak». Honela, «gai honetan nahastuta dauden enpresen jarrera» salatu nahi dute, «gaixo edo hildakoengatik indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopoak jartzen baitituzte». Era berean, «administrazioen jarrera itxia» ere salatu nahi dute: «Biktimak laguntzeko bideak zaildu eta Europako beste hainbat herrialdetan funtzionatzen duten konpentsazio fondo baten sorrerari eragozpenak jarri baitizkiete urtez urte». Beraz, «errekonozimendua instituzioen aldetik, berandu datorrela» uste dute.