Gure Esku Dago- ren egoitzan eman daiteke Giza Katerako izena
Aizkorri kalean ireki dute Legazpiko Gure Esku Dago taldearen egoitza, kalearen 12. atarian. Ekainaren 10eko Giza Katean pare hartu nahi duten legazpiarrek hara jo beharko dute datozen egunetan.Izena ematera joateko ordutegiak eta egunak zehaztu dituzt...
Izena ematera joateko ordutegiak eta egunak zehaztu dituzte. Hain justu, astearteetan eta ostegunetan bihar 18:00etatik 20:00etara jasoko dituzte izenak.
Ekainaren 10ean legazpiarren tokia zein izango den badakite jada, Araban egongo da, Zuia eta Zigoitia bitartean.
Legazpiko plataformako kideek Santikutz jaietarako ekintza bereziak antolatu dituzte, hala nola, musika kontzertua eta burruntzi eran prestatutako pintxo banaketa.