'Altsasukoak aske' lemapean bilkura gaur Ormaiztegin
ORMAIZTEGI // Altsasuko hainbat gazteren kontra Madrilen egiten ari diren epaiketa dela eta, Ormaiztegin elkarretaratzea deitu dute gaurko. Altsasukoak aske, muntai polizialik ez lemapean bilduko dira, 18:30ean, plazan. Altsasukoa «indar polizialen au...
ORMAIZTEGI // Altsasuko hainbat gazteren kontra Madrilen egiten ari diren epaiketa dela eta, Ormaiztegin elkarretaratzea deitu dute gaurko. Altsasukoak aske, muntai polizialik ez lemapean bilduko dira, 18:30ean, plazan. Altsasukoa «indar polizialen autoritate eta biolentziaren proba» dela salatu dute, eta kasu hori «langile guztion aurkako erasoa» dela. Horregatik, Altsasuko gazteei elkartasuna adieraztera deitu dituzte herritarrak.