Elkartasun Eguna ospatuko dute bihar Urretxuko gaztetxean
Mahai-ingurua, kontzentrazioa, mokadutxoa eta kontzertuak egongo dira. Maiatzaren 4 eta 5ean, berriz, okupazioari buruzko jardunaldia egingo duteUrretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak Elkartasun Eguna antolatu du biharko. Lehen ekitaldia 18:00etan izango...
Mahai-ingurua, kontzentrazioa, mokadutxoa eta kontzertuak egongo dira. Maiatzaren 4 eta 5ean, berriz, okupazioari buruzko jardunaldia egingo dute
Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak Elkartasun Eguna antolatu du biharko. Lehen ekitaldia 18:00etan izango da. Ordu horretan herriko presoen bizitzari buruzko mahai-ingurua egingo dute.Ondoren, 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Handik gaztetxera itzuliko dira, mokadutxoa egiteko. 22:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira. Urretxuko Zura taldeak eta Azpeitiko Egurra Ta Kittok joko dute. Bukatzeko, Otxandioko DJ Jond! Ezpalak musika jarriko du.
Gazte Asanbladak okupazioari buruzko jardunaldiak ere antolatu ditu. Maiatzaren 4an, 18:00etan, mahai-inguru bat egongo da gaztetxean. Erreka-leor, Maravillas eta Santa Kutzeko esperientziak azalduko dituzte. Ondoren gaualdia egongo da, Santa Kutzeko kideen eskutik.
Maiatzaren 5ean, 18:00etan, Okupazioa, langile klasearen borrokarako lanabes estrategikoa hitzaldia emango dute. 19:00etan okupazio tailer praktikoa egongo da eta 21:30ean afaria egingo dute. Bi menu egongo dira: beganoa eta orojalea. Langileek 10 euro ordainduko dute eta langabetuek 8. Izena emateko 619 088 341 zenbakira deitu behar da.
Bukatzeko, 23:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira. Usurbilgo Zaparra rock&roll taldeak eta Leitzako Katez metal taldeak joko dute.