Elkartasun katiluen salmentari zozketa gehitu dio Hotz Legazpik
Siriako errefuxiatuen aldeko kanpaina berria abian du. Katiluak saltzen ari dira, katiluarekin argazkia atera eta bidaltzen dutenen artean zozketa egingo duHotz Legazpi taldeko kideek ez dute amorerik ematen, eta elkartasun kanpainak nahiz bestelako ek...
Siriako errefuxiatuen aldeko kanpaina berria abian du. Katiluak saltzen ari dira, katiluarekin argazkia atera eta bidaltzen dutenen artean zozketa egingo du
Hotz Legazpi taldeko kideek ez dute amorerik ematen, eta elkartasun kanpainak nahiz bestelako ekintzak kateatzen dituzte Siriako errefuxiatuen eta han bertan gerraren hondamendian bizi diren giza pertsonei elkartasuna erakutsi eta, ahal dela, bidaltzeko ere. Hotz Legazpi legazpiarren elkartasunaren bitartekaria da, eta orain gutxi abian jarri duen elkartasun katiluen salmentari herritarrek emandako erantzunarekin eskertuta daude. Aste honetan hiru elastiko zozkatuko dituzte.Herriguneko eta auzoetako pintxo poteekin bateratu dute katilu salmenta. Gaur Kale Nagusian egongo dira, bihar azokan. Katiluak ez dira edonola-koak, Atenaseko (Grezia) kanpalekuetan dauden siriar haur errefuxiatuek egindako marrazkiekin apaindutako katiluak dira. Katilu bakoitza hamar euroan saltzen dute, eta katiluen salmentarekin biltzen dutena Itsas Salbamendu Humanitario elkarteko kideei eta SOS Errefuxiatuen Sareari emango diote. Hala, lehenengoek Mediterra-neoan gerratik ihesian doazenei laguntzen jarraitu dezaten ale bat iritsiko da Legazpitik, eta Atenaseko Victoria izeneko zentrora iristen ari diren errefuxiatuei ere beste aletxo bat.
Hotz Legazpikoek 200 katilu gehiago eskuratu dituzte, eta katiluekin batera, Itxaspe pitxiak eta Uxue Gabiriak emandako belarritakoak eta eskumuturrak emango dituzte egunotan.
Elastikoen zozketa
Kanpainaren helburua Legazpiko etxe bakoitzean, gutxienez, katilu bana egotea litzateke eta Hotzekoek, salmentari bultzada emateko, katiluarekin argazkia egin eta Facebook-eko elkartearen hormara igotzeko gonbidapena egin dute. Argazkia bidaltzen dutenen artean hiru elastiko zozkatuko dituzte.
Elastikoak, edonola ere, zozketatzeaz gain, salmenta postuetan erakutsiko dituzte, zeren etorkizunean erosteko aukera emango baitute.
Itsasondoko taldearekin harremanetan daude hangoek kanpaina bera jarri nahi dutelako martxan.