Pika eta Andoitzek irabazi dute frontenis txapelketa
URRETXU // Larunbatean frontenis txapelketako finala jokatu zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Pika eta Andoitzek 18 eta 12 irabazi zieten Mikel Estebanez eta Iñaki Ruizi. Zortzi bikotek parte hartu dute.