CAFeko langileek bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin dute
'Amiantoak hil egiten du' lelopean, aurten amiantoagatik hildako lankideak, Migel Mari Arrese, Santos Cotelo Puente, Tomas Nazabal Mimendia eta Tomas Alcalde Garcia omendu dituzte
Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, CAFeko Enpresa Batzordeak deituta, 09:00etatik 11:00etara, bi orduko lanuztea egin dute gaur langileek. Amiantoarengadik hildako lankideak – Migel Mari Arrese, Santos Cotelo Puente, Tomas Nazabal Mimendia eta Tomas Alcalde Garcia– izan dituzte gogoan.
Manifestazioa egin dute Beasaingo kaleetan ‘Amiantoak hil egiten du’ pankartaren atzetik. Amaieran, omenaldi ekitaldia egin du amaieran, amiantoaren monumentuan, hildakoen familiak bertan zirela.
Bertan irakurritako testuaren arabera, “urtea hasi zenetik, lau lankide hil zaizkigu amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz, eta beste horrenbesteri gaixotasuna atzeman diete. Jada, 35 lankide dira amiantoaren ondorioz CAFen hildako langileak“. Hego Euskal Herrian, berriz, 1993tik 2018ra bitartean, arrazoi hori dela eta 1.505 pertson hil dela zehaztu dute. “Kopuruak ez du etenik. Aurtengo urtea “indartsu” hasi da. Gainera argi esan behar dugu, zerrendetan ez daude guztiak. Icebergaren punta baino ez dira, eta ondo dakite hori”.
Administrazio publikoek, enpresaburuek eta mutualitateek benetako inpaktua “ezkutatu” egiten dutela diote: “Izan ere, bestela izugarrikeriaren eta dramaren aurrean biluzik geratuko lirateke. Eta larriena da, horren berri izanda, ezkutatzea onartu egiten dutela. Lanek (Lanaren Nazioarteko Erakundea) dei egin du aurten, kaltea moddu errealean kontabilizatzeko eskuragarri dauden mekanismoak erabiltzeko”.
Era berean, 2018an “pertsonen osasuna eta segurtasuna interes ekonomikoen aurretik jartzea lortzeko neurri egokiak abian jarri gabe jarraitzen” dutela nabarmendu dute, “lotsagarrikeria da hori. Tristea da, baina halaxe da”. Bestalde, amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa jasotzen zuen lege-proposamena “berandu iritsi” dela uste dute, eta “legea izapidetzen duten bitartean, biktimak bide luzea eta bihurgunetsua egite ari dira haien gaixotasunen jatorria aitor diezaieten”.
CAFen “urte asko”
Enpresa Batzordeak gogoratu duenez, CAFen “urteak daramatzagu lanean eta Zuzendaritzari eta erakunde publikoei neurriak eskatzen”. Horregatik, “eta sindikatuok egindako lanari esker”, gaur egun, “identifikatuta ditugu produktu horrekin kontaktuan egon ziren postuak, urteak, eskariak eta langileak”; 550 lankide guztira.
Era horretan, “beste aurrerapauso bat eman” eta CAFi eskari “zuzena” egin nahi izan diote: “Eragina jasan dutenek eta haien senideek epaiketa eta izapidetze lan amaigabeak egin behar izaten dituzte eta nahikao da. Kasu batzuetan, gainera, haietako batzuk bidean hiltzen dira; nahikoa da”. Honela, “zerrenda makabro horretan dagoen edozein lankideri amiantoarekin lotutako gaixotasunen bat detektatzen dioten unetik, hori gaixotasun profesionaltzat hartzeko, amiantoarekin lan egin izanagatik eragindako kaltea onartzeko eta kalte ordaina emateko, izapidetza judizialak abiarazteko inolako beharrik gabe”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.