Kepa Lasa: «Teknikoki jokalari onak ditugu, baina gakoa aldagelan dago»
Bi jardunaldiren faltan mailaz igotzeko kanporaketetarako sailkatu nahi du 3. mailako taldeak. Asteburuan gipuzkoarren arteko derbia dute Loinatzen Lagun Onaken aurka.Denboraldi amaiera bertan da, eta balorazioa egiteko goiz izan liteke, baina play-off...
Play-off postuetako sailkatzea izan ohi da denboraldi hasieran jarrri ohi duzuen helburua. Kaniketan galtzea ere ez zaigu gustatzen. Borrokatuko dugula garbi dugu eta edozer izan liteke helburu. Meta errealagoak ere jarri behar dizkiogu gure buruari ordea. Dinamikak erakutsi behar digu bidea, eta aurtengoan ere play-offak gertu ditugu. Iaz mailaz igotzetik gertu izan ginen eta, ondorioz, aurten kanporaketetara iritsi nahi genuen hasiera batetik. Aurreko urtean gainera, ez Beasain KE-ak soilik, herriak berak zuen ilusioa eta gozamena ikaragarria izan zen. Hori bera lortzea guztiori gustatuko litzaiguke. Dinamika horrek sortzen duen giroa ere klubarentzat onuragarria al da? Noski, jendeak ematen dion bizitasuna eta identitatea behar ditu Beasain KE-ak, herritarren artean elkartasun bat sentitzea kirol zein klubarekiko. Horren adibide garbia da iaz Xixonen gertaturikoa. Galdu eta mailaz igotzea lortu ez bagenuen ere, asko irabazi genuen egun hartan. Bertaratu ziren 300 zaleak harro itzuli ziren bidaiatik. Taldearekin batera, klubarekin batera, Beasain elkartu bat ikusi baikenuen. Egoera hobea izan da denboraldian zehar, goiko postuetan izan baitzarete. Lehen postu guztietan izan da taldea, lehenengotik hasi eta ondorengo guztietara arte. Amaieran beheruntz joan gara eta dinamika hori puskatu nahi dugu. Hala ere, esan behar da, gainerako talde askoren aurkako partidetan aldeko emaitzak lortu ditugula eta horrek ere ematen duela nolabaiteko esperantza. Gainera goian diren taldeek ere elkarren aurka jokatu behar dute azken txanpa honetan. Beraz guk, guri dagokigunean, borrokatuko dugu. Lesioek baldintzatu al dute taldearen norabidea? Pablo Balerdiren lesioarekin hasi ginen beldurtzen, taldeari futbolean eginarazten dionetakoa delako. Kaxeren fitxaketa etorri zen gero, taldeko goleatzailea izanik ere min egin zuen horrek. Ondoren Ion Iturberen eta Ivan Claverren lesioak iritsi dira. Min hartuta diren gehiago ere badira egun. Burua hotz izatea ere zaila da horrelako egoeretan, baina ahalegin berezia egin beharko dugu denon artean amaiera biribila izan dezagun. Taldeak arlo psikologikoan du lana orain, modu positiboan pentsatu behar dugu. Beraz, taldearen indarra da orain inoiz baina garrantzitsuagoa? Beasainen indarra talde bat izatean datza. Teknikoki jokalari onak ditugu noski, baina aldagelan dago gakoa. Gainontzeko taldeekin alderatuz, hemen sortzen den giroa da gure abantaila nagusia eta horri atera behar diogu zukua. Jarraitzaileen bultzadak ere eragina izango du. Iganderako autobusak ere antolatu zenituzten. Portugaleterako zaleen indarra behar genuen partida oso erabakigarria zelako. Kopuruak azken finean berdin du, taldeak babesa sentitzea da garrantzitsuena. Etxean errazagoa da bertaratzea, hori badakigu. Denboraldian zehar bertaratu diren zaleak ere gozatzea nahi dugu azken txanpa honetan. Kanpora joan direnak zein Loinatzera gerturatu direnak badakit harro sentituko direla. Aldi berean, jokalariak eta kluba ere harro eta babestuta sentitzen dira jarraitzaileek emandako erantzunari dagokienez.«Jendeak ematen dion bizitasun eta elkartasuna behar ditu Beasain KE-ak»
«Taldeak modu positiboan pentsatu behar du, arlo psikologikoa landuz»
Beasainek galdu egin du asteburuan Portugaleterekin
Beasainek partida garrantzitsua zuen asteburuan, play-offetako sailkapenari begira. Portugalete ordea, ligako oilarretako bat da, eta sendo eutsi zion etxean. Partidako hiru golak aurreneko zatian iritsi ziren, 2-1 etxekoen alde. Beasainek ez zuen berdinketaren gola egiten asmatu. Matematikoki oraindik play-offetarako sailkatzeko aukera badu ere, azken txanpa aldapa gora jarri zaio Beasaini. Datozen bi partidak irabazi, eta Sestao?Riverrek egiten duenaren zain egon beharko baitute.