Bakailaoa, amaiera gozatzeko
Lehiaketa gastronomikoak, Urrezko aizkorak, euskal dantzek eta mariatxiek esan diete agur aurten San Prudentzioei. Larunbatean dira Lazkaomendiko festakIritsi da Lazkaon aurtengo San Prudentzio festei agur esateko ordua; ekitaldiz beteriko asteburu luz...
Lehiaketa gastronomikoak, Urrezko aizkorak, euskal dantzek eta mariatxiek esan diete agur aurten San Prudentzioei. Larunbatean dira Lazkaomendiko festak
Iritsi da Lazkaon aurtengo San Prudentzio festei agur esateko ordua; ekitaldiz beteriko asteburu luzearen ostean, atzo izan zen azken jai eguna. Eta agurra gozatzeko, bakailao lehiaketak emandakoa izan zuten eguerdian lazkaotarrek. Aurten 30 urte betetzen zituen lehiaketak eta hamar talde partaide izan zituen, gizonezkoek osatutakoak gehienak. Epaile lanetan, Xabier Aranburu, Mari Jose Otxoa de Alaiza, Ixi Muxika eta Ramon Perdiguero. Plateraren aurkezpena, tomate saltsa eta bakai-laoa bera baloratu eta gero, Mikel Legorburu eta Ibon Lopetegiren aldeko epaia eman zuten, Prestatutako plateren dastaketa etorri zen gero, arrakastatsua. Ondoan, frotoian, Urrezko aizkoraren saio bat zen jokoan.Festak arratsaldean jarraitu zuen, dantza suelto txapelketarekin eta Puro Relajo mariatxiaren emanaldiarekin. Dantzaldi horrek jarri zuen amaiera.
Lazkaomendiko jaiak
Baina festa gogoarekin jarraitzen duenarentzako badago horretarako aukera datorren asteburu honetan bertan eta Lazkaotik atera gabe gainera. Lazkaomendiko jaiak larunbatean eta igandean. hilak 5 eta 6, ospatuko dira, eta denetarikoak eskainiko dituzte: pilota, txirrindularitza, haurrentzako ekintzak, musika eta dantza, meza, herri kirolak… Auzotarrek udalaren laguntzaz antolatutako festak dira.