Gaztetxoen kartel lehiaketa Nerea Urteagak, Irati Serradillak, Unai Sanhezek eta Mouad Slimanik irabazi dute. Bizikidetzan eta prebentzioan jarriko dute arreta berezia
Astebete besterik ez da falta Loinatz Jaiak hasteko eta dagoeneko dena prest dago. Atzo aurkeztu zuten egitaraua eta festetako kartela. Iaz bezala, aurten ere Txosna Gunean ostegunean hasiko dira festak hilaren 10ean, 19:30ean, eta maiatzaren 20ra bitartean, 13 musika ekitaldi, 3 kale antzerki, 16. haurrentzako ekitaldi eta 10 dantza ekitaldi antolatu dituzte, 117.177,26 euroko aurrekontuarekin. Gaur banatuko dute egitaraua etxeetan.
Kartel lehiaketari dagokionean, 303 lan jaso dituzte aurten: 277 lan 7-15 urtekoenak eta 26 lan helduenak; iaz baino 73 lan gehiago. Nagusien maila, Aitor Merchan Zabaletak irabazi du (600 euro) eta haurren eta gazteen mailan, Nerea Urteagak, Irati Serradillak, Unai Sanchezek eta Mouad Slimanik osatutako taldeak (180 euro). Kartelez gain, jaiak iragartzeko lepoko zapi berriak jarriko dituzte aurten salgai. Bestetik, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko laxo moreak ere jarriko dira salgai herriko dendenetan eta tabernenetan.
Danborradarekin lotuta, aurten Aitz Zorrotz elkarteak jaso ditu kupel berriak; 32 guztira. Haurren eta helduen danborradak Igartzatik aterako dira; 12:00etan eta 19:00etan. Entsegu orokorrak egiten atzo bertan hasi ziren haurrak.
Jaietako egitarauaren aurkezpenean, errespetuzko jarreraren alde eta alkoholaren kontsumo neurrigabea eragozteko egingo den ahalegina azpimarratu zuten udal ordezkariek, kanpaina bereziak eginez. Esate baterako, hilaren 9an, DBHko gurasoentzat hitzaldia egingo dute udaletxean.
KONTZERTUAK
Bideluze plazan
· 11, ostirala: Puro Relajo eta Hell Ryders
· 12, larunbata: Munch eta Su ta Gar
· 13, igandea: Granujas kale animazioa
· 14, astelehena: Lisker
· 18, ostirala: Marlik eta Itaca Band
· 19, larunbata: Iratzar erromeria taldea
Txosna gunean
· 10, osteguna: Erantzun, Prosodia (metal rap feminista) eta Debon
· 11, ostirala: Hell Beer Boys, Azken Sustraiak, Aurrez Aurre, Las Tuerkas (punk feminista) eta Mintx disko jartzailea.
· 12, larunbata: Nuevo Catecismo Católico, Mammut & The Palmeras Stuck, Repercusión eta Novus Ordo.
· 14, astelehena: Guri5 eta DJ Bull.
· 18, ostirala: La Furia, Clika Pika eta Komando Klitorix.
· 19, larunbata: Sukarra 37, Bastardix eta Marianitoz Blai.