Zeraingo Udaberriko Kulturaldia, hilaren 25era arte
Maiatzarekin batera iritsi da Udaberriko Kulturaldia Zerainera. Larunbatean hasi eta maiatzaren 25era bitartean, ekintza ugari antolatu dituzte Oa Kultur Elkarteak eta Herri bizitza batzordeak. Etzi, Segura-Zerain mendi lasterketa pasako da herritik. A...
Maiatzarekin batera iritsi da Udaberriko Kulturaldia Zerainera. Larunbatean hasi eta maiatzaren 25era bitartean, ekintza ugari antolatu dituzte Oa Kultur Elkarteak eta Herri bizitza batzordeak.
Joxean Mujika.
Etzi, Segura-Zerain mendi lasterketa pasako da herritik. Asteartean, berriz, Pasaiako badia dokumentala aurkeztuko du Erik Aznal Larrañagak.Maiatzaren 10ean, Josean Mujika Alustiza EHUko irakasleak Historiaurrea Goierrin hitzaldia eskainiko du 19:00etan kultur etxean.
Maiatzaren 13an, San Ixidro eguneko herri bazkaria egingo dute, 14:00etan, eliza atarian. Maiatzaren 10era arte egongo dira txartelak salgai Ostatuan eta Mandioan; 12 euro helduak, haurrek dohainik.
Hilaren 17an Alberto Santana historialariak Zerain. Herriaren izena eta ikurraren historia eta 20an, Alfredo Moraza arkeologoak San Adriango kobazuloko indusketa arkeologikoak hitzaldiak eskainiko dituzte. Maiatzaren 25ean, azkenik, haurren marrazki rallya, IX. Patata tortilla lehiaketa, afari merienda eta herriko trikitixa ikasleen kontzertua izango dira pilotalekuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.