Euskal Gaztaren Azoka antolatu dute Idiazabalen asteburu osorako
Euskal Herri osoko gaztagileen topagune izango da Idiazabal bihar eta etzi. Olazagibel baserrikoak eta Arimasagasti gaztandegiko Joseba Baez omenduko dituzte asteburuanGaztazaleek hitzordu garrantzitsua izango dute maiatzaren 5ean eta 6ean Idiazabalen,...
Euskal Herri osoko gaztagileen topagune izango da Idiazabal bihar eta etzi. Olazagibel baserrikoak eta Arimasagasti gaztandegiko Joseba Baez omenduko dituzte asteburuan
Gaztazaleek hitzordu garrantzitsua izango dute maiatzaren 5ean eta 6ean Idiazabalen, izan ere astebukaera guztian zehar Euskal Gaztaren hiriburu bilakatuko baita. Iaz izan zuen arrakasta ikusita, pasa den urtean estreinatu zen formatuari jarraituz berriro ere azoka antolatzea pentsatu du Idiazabalgo Udalak. Azoka, aste honetan aurkeztu dute Donostiako San Sebastian Region bulegoan. Bertan izan dira Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkatea, Xabier Arruti, Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendari Nagusia eta Jose Mari Ustarroz, Idiazabalgo Gaztaren Jatorri Izendapeneko predidentea.Azoka asteburuan egingo badute ere, astean zehar hainbat ekintza antolatu dituzte. Izan ere, gaur, gazta dastaketa antolatu dute; iluntzean egingo da, plaza nagusian ipiniko den karpan.
Euskal Gaztaren azoka, Pilarenean ospatuko dute. Bihar larunbata, 11:00etan eta etzi, igandea 10:00etan irekiko dituzte ateak eta bi egunetarako egitarau bete-betea prestatu dute. Gazta dastatu eta erosi, mami txapelketa, txalaparta tailerra, ikuskizunak eta beste hainbat gauza ere antolatu dituzte egun horietarako.
Omenaldietarako tartea ere egongo da. Batetik, Idiazabalgo Olazagibel baserriko Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu omenduko dituzte. Bestetik, Joseba Baez, Arimasagasti gaztandegiko ekintzaile gaztea ere omenduko dute. Baezek, esneak eragindako alergia bat dela eta gazta egiteari utzi egin behar izan dio.
20 gaztagile
Euskal Herri osoko artzain gaztagileak gerturatuko dira Idiazabalera, bai Ipar Euskal Herrikoak eta baita hegoaldekoak ere, 20 guztira. Idiazabal jatorri izendapenekoak nahiz Ossau Iraty sormarkako gaztak aurkituko ditu azokan bisitariak.
Horrez gain, European Cheese Route Associationeko hainbat herritako gaztagileak ere izango dira Idiazabalen.
Webgune berria
Euskal Herri mailan ekitaldi hau ezagutzera emateko erakuslehio baten beharra ikusita, webgunea ere estreinatu dute. www.euskalgaztarenazoka.eus web orrian Euskal Gaztaren Azokaren inguruko informazio guztia aurki daiteke. Ez hori bakarrik, azokara gerturatuko diren pertsonak gidatuko dituen atalak aurkituko dituzte bisitariek.