Bi eguneko egitarau betea izango dute Lazkaomendi auzoko festek, bihar eta etzi. Goizean haurren pilota txapelketarekin hasiko da ekitaldi-zerrenda, 10:15ean, Lartxai azpian. Puzgarriak (12:00-14:00 eta 16:00-18:30), mus txapelketa (15:30), Potxin eta ...
Bi eguneko egitarau betea izango dute Lazkaomendi auzoko festek, bihar eta etzi. Goizean haurren pilota txapelketarekin hasiko da ekitaldi-zerrenda, 10:15ean, Lartxai azpian. Puzgarriak (12:00-14:00 eta 16:00-18:30), mus txapelketa (15:30), Potxin eta Patxin pailazoak (18:30), eta erromeria (19:00) ere izango dira. Buruhandiek, Oin-Arin taldeko dantzariek eta Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariek hornituko dute.
Mus txapelketa Lartxai elkartean jokatuko da, lau erregera, eta 30 tantoko hiru ustelera. Izena 15:30etik 16:00etara eman behar da, bikoteko 30 euro jarrita. Saritan, irabazleek 700 euro, bigarrenek 400 euro, eta hirugarrenek 200 jasoko dute. Partaideen artean afari bat ere zozkatuko dute.
Gauean, auzo afaria Lartxain bertan egingo dute. Ondoren, Antsorregi eta Olarte txikitilariak ariko dira, Ixurrenen.
Txirrindulari lasterketa
Larunbateko beste ekitaldi jendetsu bat 42. Lazkaomendiko Proba txirrindulari karrera izango da. Junior mailako ziklistak joango dira. Lasterketa 16:00etan hasiko da, Lazkaoko plazatik. 80 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, 18:00etan Lazkaomendiko baselizaren parean bukatzeko.
Lazkaotik Alegiara bi joan-etorri egingo dituzte. Azken 10 kilometroetan Olaberria (Ihurretik gora) eta Lazkaomendi (Lazkaotik) igo beharko dituzte.
Igandean, Lazkaotik Lazkaomendira ibilaldi neurtua egingo da, 08:30ean plazatik abiatuta. PR-Gi-3 bide zaharra berreskuratuko dute (4,5 km, 2 ordu). Amalurrek eta ikastolak ere bat egingo dute. Hiru, lau edo bost laguneko taldetxoetan egin behar dute haurrek ibilbidea. Diploma bat emango diete, Ixurrenen bukatu ondoren. Hamaiketakoa ere izango dute.
Argazki lehiaketa ere antolatu dute, ibilaldi neurturako. Sakelako telefonoarekin argazkiak atera bidean, eta talde bakoitzak bakarra aurkeztu ahalko du, posta elektronikoz (
amingo@sanbenitoikastola.net). Opari bana izango dute garaileek. Ibilaldirako izena gaurko eman behar da (
amalur.me@gmail.com; 688 74 15 46ra Whatsapp mezua).
Herri kirolari sonatuak
Igandean, haur jolasak (11:00), ermitan meza (12:30), eta Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariak, eta Izer eta Alabier trikitilariak ere ariko dira (13:00).
Arratsean, goi mailako herri kirol saioa (17:30) eta trikitilarien erromeria izango dira (19:00). Aizkoran, binaka Ugaitz Mugertza-Joseba Otaegi eta Aitzol Atutxa-Iñaki Azurmendi ariko dira; banaka, Alatzne Etxaburua eta Irati Astondoa; harri jasotzen Mikel Lopetegi
Urra eta Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a.