Jesus Aranburuk irabazi du Idiazabalgo mami lehiaketa
Gaur eta bihar Euskal Gaztaren Azoka egiten ari dira. Olazagibel baserrikoak eta Arimasagasti gaztandegiko Joseba Baez omenduko dituzte bihar.
Bihar egun handia Biharkoa ere egun handia izango da, 10:00etan hasita. 11:00etan umeentzako artzain jolasak egingo dituzte eta ordu berean, gazta txapelketa herrikoia hasiko da. 11:30ean, gazta egiten ariko dira era modernoan eta tradizionalean. 12:00etan, artaldea pasako da herritik eta ondoren ardiei ilea moztuko diete. 12:30ean artile lantze tailerra egingo dute eta 13:30ean, omenaldiaren eta sari banaketaren txanda izango da. Olazagibel baserrikoak eta Arimasagasti gaztandegiko Joseba Baez omenduko dituzte.