Idiazabal, gaztaren hiriburua
Euskal Gaztaren Azoka egin dute Idiazabalen asteburu osoan zehar. Jesus Aranburuk irabazi du mami txapelketa eta Goiburukoa izan da guztien artean gaztarik onenaGaztagile eta gaztazaleek hartu dute Idiazabal asteburu osoan zehar, izan ere, Euskal Gazta...
Euskal Gaztaren Azoka egin dute Idiazabalen asteburu osoan zehar. Jesus Aranburuk irabazi du mami txapelketa eta Goiburukoa izan da guztien artean gaztarik onena
Gaztagile eta gaztazaleek hartu dute Idiazabal asteburu osoan zehar, izan ere, Euskal Gaztaren Azoka egin baidute, bigarren urtez jarraian. Horren harira, etengabeko ekintzak burutu dituzte herriko gune desberdintan bai larunbatean, baita igandean ere.Eguraldia ere aldekoa izan dute idiazabaldarrek asteburuan, eta horrek ere lagundu du jendea bertaratzen. Gazta salmenta, dastaketa, txapelketak eta omenaldiak izan dituzte besteak beste, gaztaren topagunea izan den honetan.
Mami eta gazta txapelketak
Egitarauko ekitaldien artean nabarmentzekoak dira Euskal Gaztaren Azokaren barruan egindako mami txapelketa eta gazta txapelketa. Mami txapelketa larunbatean goizean burutu zuten. Bederatzi mami aurkeztu zituzten lehiaketara eta epaimahaiaren arabera, Jesus Aranbu- rurena izan zen aurtengo mamirik onena. Bigarren lekuan geratu zen Juli Imaz eta hirugarre-nean, Juli Berasategi.
Gazta txapelketa, berriz, herenegun,igandean egin zuten. Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak irabazi zuen. Bigarren postua ere Idiazabalen gelditu zen, Jexux Aranbururentzat izan baitzen. Hirugarren tokian, berriz, Elgoibarko Mausitxa gaztandegia gelditu zen.
Omenaldiak
Omenaldietarako tartea ere izan zen asteburuan Idiazabalen: batetik, Idiazabalgo Olazagibel baserriko Arantxa Etxezarreta eta Bittoriano Urrestarazu omendu zituzten, eta bestetik, Joseba Baez, Arimasagasti gaztandegiko ekintzaile gaztea. Baezek gazta egiteari utzi behar izan dio, esneak eragindako alergia batengatik.