Gipuzkoako bola eta toka txapelketak Gabirian dira, etzi
Gabiriako Alkainburu bolatokian jokatuko da larunbatean Gipuzkoako Bola Txapelketa. Denera 32 bolarik parte hartuko dute, aurtengo lehiaketa ofizialetatik sailkatuak, eta iazko txapeldunak. Gizonezkoen lehiaketan 26 eta emakumezkoenean sei lehiatuko di...
Gizonetan, zozketa 08:30ean egingo dute, eta 09:00etan hasiko da jokoa. Bigarren fasera 16 igaroko dira, zortzi hurrengora, lau, eta finalera bi. Seina bolara da fase bakoitza, buruz burukoa izan ezik (8ra). Emakumetan zozketa 11:00etan egingo dute. Bukatutakoan, bazkaria Ostatua jatetxean dute.
Goierritarrak ere ariko dira: 11 gizonezko eta hiru emakume.
Bolarekin batera, Gipuzkoako Toka Txapelketa ere jokatuko da, Gabirian. 09:00etan da zozketa, eta 09:30ean hasiera. 21 tokalari sailkatu dira, denera. Tartean 9 goierritar daude.
Bi goierritar garaile Kopan
Igandean bukatu zen Gipuzkoako bola egutegiko azken ligaxka, Ereñotzun (Hernani) Txapelketaren aurretik. Gipuzkoako Kopako bi txapeldunak goierritarrak dira: Jokin Izagirre segurarra eta Aitziber Makatzaga zeraindarra. Gizonetan, Izagirreren atzetik Patxi Ormazabal gabiriar gaztea geratu da bigarren, eta Patxi Arrondo zeraindarra hirugarren.
Emakumeen sailean, Makatzagaren ondotik Naiara Peñagarikano gabiriarra da bigarren. Ereñotzuko eguneko tiraldian onena Patxi Ormazabal izan zen (47), Patxi Arrondo bigarren (47) eta Xabier Lazkano gero (47).
Goierrikoa bukatzera
Azken txanparen zain dago Goierriko Bola Txapelketa ere. Zazpigarren eta azken jardunaldia Gabirian jokatuko da, 19an. Jokin Izagirre dago lider.