Iñaki Perurenak hitzaldia egingo du bihar Gabirian
GABIRIA // Harria, maitasun istorioa hitzaldia egingo du Iñaki Perurena harri jasotzaile leitzarrak, bihar, Gabirian. Kontakizuna eta erakustaldia izango dira, 18:00etan, kultur etxean. Igandean, berriz, Jesus Artola argazkilariak herriko irudiekin os...
GABIRIA // Harria, maitasun istorioa hitzaldia egingo du Iñaki Perurena harri jasotzaile leitzarrak, bihar, Gabirian. Kontakizuna eta erakustaldia izango dira, 18:00etan, kultur etxean. Igandean, berriz, Jesus Artola argazkilariak herriko irudiekin osatutako ikus-entzunezkoa eskainiko du, 18:00etan, kultur etxean. 2005etik 2015era arteko festetako, gabon eskeko eta bertso sariketetako argazkiak dira.