Loinatz jaiek herriko egunerokotasunean eragingo dute, batez ere zirkulazioan eta aparkalekuetan. Batetik, TAO zerbitzurik ez da izango bihar, astelehenean, asteartean eta hilaren 19an. Aparkalekuei dagokienean, Loinatz jaietan Beasainera etorri behar ...
Loinatz jaiek herriko egunerokotasunean eragingo dute, batez ere zirkulazioan eta aparkalekuetan. Batetik, TAO zerbitzurik ez da izango bihar, astelehenean, asteartean eta hilaren 19an. Aparkalekuei dagokienean, Loinatz jaietan Beasainera etorri behar dutenek, Bernedo Eneko aparkalekua, Senpereko Merkatal Zentroa eta Renfeko nasan aparkatzeko deia egin die. Gipuzkoako plazakoa itxita dago, barrakak bertan daudelako.
Trafiko mozketak ere izango dira, Zaldizurreta kalean, Ordiziaruntz. Bi ostiraletan, 19:00-etatik goizaldera arte; bihar, 18:00etatik goizaldera arte; igandean, 17:00etatik aurrera; eta astelehenean, 13:00etatik 15:30era eta 18:00etatik goizaldera arte. Joan Iturralde kaleko bidegurutzetik Barrendain plaza aldera ere itxi egingo dute bihar, 11:30etik 12:30etara eta 19:30etik 20:30era, haurren eta helduen danborrada dela eta.
Ondorioz, herrirako sarrerak ondorengoak izango dira: Antzizar bidegurutzetik Zaldizurreta eta Senpere kaleen arteko bidegurutzeraino (biribilgunea) eta Lazkaibar auzoan zehar. Ordizia-Zumarraga norantza irekita egongo da.
Lapurretak eta lehergaiak
Festetan, lapurretak ere ugaritzen dira, eta udaltzaingoak jakinarazi duenez, «bereziki tabernetan eta jende multzo handia dagoen tokietan saiatzen dira» lapurretak egiten. Honen aurrean, «poltsak ondo itxita eta aurrealdean eramatea eta begi-bistan, diru zorroak eta sakelako telefonoak aurreko poltsikoetan eramatea» gomendatu dute.
Lehergaien harira, «eragiten dituzten endredoez gainera, benetako arriskua» sortzen dutela ohartarazi du udaltzaingoak, «bai segurtasunaren aldetik bai sanitate publikoren aldetik». Beraz, erosteko garaian, «CE markatuta edukitzea eta establezimenduak EAEko Gobernuaren Ordezkariaren baimena leku agerian ikusgai» eduki beharko duela jakinarazi dute.